CA Osasuna B - Bilbao Athletic
Jardunaldia 28
1. RFEF

CA Osasuna B - Bilbao Athletic

CA Osasuna B
CA Osasuna B
01
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Ibai Sanz 65'

KokapenaInstalaciones CA Osasuna - H1, Tajonar

Bilbao Athleticen sufritutako garaipena Taxoaren

Bigarren talde zuri-gorriak hiru puntuak lortu ditu Osasuna Promesasen aurka eta igoerarako playofferako postuetan da berriro

Meritu handiko garaipena lortu du Bilbao Athleticek Taxoaren. Lehoikumeak Osasuna Promesasi gailendu zitzaizkion Ibai Sanzen golari esker eta hiru puntu oso garrantzitsu erdietsi zituzten lanagatik eta duten esanahiagatik. Gazte zuri-gorriak, igotzeko playoff postuetan.

Lehen zatian, oso parekatua egon zen neurketa. Bi taldeen aukerak, baina markagailuan aurreratzeko saiakerak, alferrik. Lehoikumeen aukerarik argiena Guibelalderena izan zen, atsedenaldia baino lehen. Gift eta Adrian Perez ere oso aktibo ibili ziren.

Berrekitean berdintasuna mantendu egin zen eta aldaketak ordu erdi falta zenean iritsi ziren. Ibai Sanz sartu zen erabateko protagonista izateko. Lehenengo baloian abisatu zuen eta bigarrenean ez zuen barkatu. Iruritaren pase bikainaren ondoren, aurrelariak Rafa Fernandez gainditu zuen behetik, lehoikumeak aurretik jartzeko. Bilbao Athletici abantaila eman zion gola berrikusi egin zen, jokoz kanpo egon zitekeelako, baina markagailura igo zen. Hamar minutu geroago, Yoldik partida berdindu zuen, baina bere gola bertan behera geratu zen jokoz kanpoko posizioagatik.

Hamalau minutuko luzapena etenaldi eta berrikuspenengatik eta filial zuri-gorriak puntuak eskuratzeko errenta ederto defendatu zuen. Garaipen oso garrantzitsua Bilbao Athleticentzat, azken konpromisoetan emaitza negatiboak bildu ondoren, berriro irabazi baitu. Jokin Aranbarriren taldeak, igoerarako playoff postuan, Merida hartuko du ostiralean Lezaman.