
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- RC Celta Fortuna - Bilbao Athletic
RC Celta Fortuna - Bilbao Athletic


- 93' Hugo González
- 97' Somuah
- Eder 67'
KokapenaAbanca Balaídos, Vigo
Bilbao Athleticek porrota jaso du Celta Fortunaren aurka
Lehoikumeek neurketako azken minutuetan galdu egin dute Primera Federacion mailako hogeita hamargarren jardunaldian, Abanca Balaidosen

Bilbao Athleticek 2-1 galdu du Abanca Balaidosen. Neurketa kontrolpean zutela zirudienean, etxeko taldeak bi gol egin eta emaitza guztiz irauli egin du hiru puntuak eskuratzeko. Bi golak arauzko minutuetatik kanpo iritsi dira.
Celta Fortunaren alde hasi da partida, Khayateren aukera argiarekin. Handik gutxira, etxekoek beste bi abagune kateatu dituzte, baina atea aurkitu gabe jarraitu dute. Lehoikumeek berehala erreakzionatu dute 18. minutuan Ibai Sanzek kanpora bidali duen jaurtiketa batekin. Bujanek ere saiakera egin du, baina errematea kanpora joan da gutxigatik. Celta Fortunak norgehiagokaren agintea hartzen saitu da berriro eta Hugo Gonzalezek ordura arteko aukerarik argiena izan du, baina baloia langa gainetik joan da.
Atsedenaldiaren ostean, Jokin Aranbarriren mutilak erasokorrago aritu dira berdegunean, eta aurrea hartzeko zorian izan dira, baina Cokek Jon de Luisen burukada gelditu du. 59. minutuan, Athleticeko entrenatzaileak FVS-a berrikusteko eskatu du penaltia izan zitekeelakoan, baina epaileak ez du ontzat eman eskakizuna.
Eder Garciaren golari esker hartu du aurrera markagailuan Bilbao Athletic, baina azken minutuetan sartuta, partidaren norabidea guztiz aldatu da. Hugo Gonzalezek falta jaurtiketa batekin neurketa orekatu du eta, bi minutu geroago, Somuahk markagailua guztiz irauli du hiru puntuak Balaidosen geratzeko.
Hamaikakoan

Coke
Gavián
Ribes
Burcio
Hugo González
Marín
Arcos
Joel López
Marcos
Milla
Khayat
Ordezkoak
Caio Barone
Marcos González
Jaime Vázquez
Oliveras
Capdevila
Somuah
Luis Bilbao
Mateo
Kibet
Salamo
Entrenatzaileak
Alfredo Álvarez

RC Celta Fortuna
Hamaikakoan




















