
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Bilbao Athletic - Talavera de la Reina
Bilbao Athletic - Talavera de la Reina


- 44' (p.) Ibai Sanz
- Edu 58'
- S. Montero 80'
KokapenaLezama 2, Lezama
Bilbao Athleticen porrota Lezaman
Lehoikumeek, beren bertsiorik onenetik urrun, porrota jaso dute etxean Talaveraren aurka

Bilbao Athleticek porrota jaso zuen Lezaman. Talaverak Ibai Sanzen hasierako gola irauli zuen eta esku lehoikumeak esku hutsik joan ziren neurketatik. Hala, bigarren talde zuri-gorria igoerako playoffetako posizioetatik urruntzen da.
Arratsalde eguzkitsua Lezaman, futbol partida bizi baten atarikoa. Bilbao Athleticek asko sakatu zuen lehen minutuetan Giften eta Adrian Perezen aukerekin. Norgehiagoka minutuek aurrera egin ahala berdindu zen, baina etxekoen iraunkortasunak saria izan zuen aldageletarako bidea baino lehentxeago. Ibai Sanzek penalti puntutik aurreratu zituen lehoikumeak, kanpoko taldeko defentsa baten eskuaren ostean.
Talavera nagusi izan zen bigarren zatiaren hasieran. Bere minutu onen ondorioz, partida berdindu zuen Eduk sartutako golari esker. Azken honek defentsa zuri-gorriaren aldaratze txar bat aprobetxatu zuen. Lehoikumeak partidaren kontrola berreskuratzen saiatu ziren, baina ez ziren inoiz eroso egon.
Korkuten sarrera ederki eta erritmo biziarekin etorri zitzaion etxeko taldeari, baina Mantxako koadroa izan zen berriro jo zuena partida iraultzeko. Sergio Monterok Santos gainditu zuen jaurtiketa zehatz batekin. Monrealek berdinketa izan zuen buruz, baina Belmanek zapuztu zuen geldiketa polit batekin. Korkut ere saiatu zen, baina ez zuen lortu, eta azken abagunea Hierrorentzat izan zen. Bilbao Athleticen porrotak playoffetako postuetatik urruntzen du taldea.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Talavera de la Reina
Hamaikakoan




















