
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- CP Cacereño - Bilbao Athletic
CP Cacereño - Bilbao Athletic


- 1' Palacín
KokapenaPríncipe Felipe, Cáceres
Bilbao Athleticen porrot gogorra Caceresen
Lehoikumeek ezin izan dute partida hasieran sartutako golari erantzun eta Principe Felipe zelaitik punturik gabe joan dira

Porrot gogorra jaso du Bilbao Athleticek Caceresen. Jokin Aranbarriren mutilek ezin izan dute partida hasi eta berehala Palacinek sartutako golari erantzun, nahiz eta azken unera arte saiatu. Norgehiagokaren azken minutuetan taldeak langeta jo du, berdinketa izan zitekeena ukatuz.
Bilbao Athleticek ez du hasiera ona izan. Partida hasi eta berehala jaso du lehen kolpea, Palacinek bere jaurtiketa Mikel Santosen atezainaren eskuineko zutoinera bidali duenean. Seltonek, Jokin Aranbarriren mutilen artean behin eta berriz saiatu den jokalariak, buelta eman nahi izan dio egoera larriari. Quevedo gainetik gainditzen saiatu da Korkut, baina adi egon da Extremadurako defentsa zuri-gorrien gola saihesteko. Cacereñok, defentsa sendo bateri ezker, lehen 45 minutuen amaieran markagailua ez mugitzea lortu du.
Bigarren zatian hobeto zelairatu da Bilbao Athletic. Hala ere, ez ditu abaguneak gol bihurtzea lortu. Eder Garciak ere erasoan bat egin du berdinketaren bila, baina ezin. Partidako azken segundoan, taldeak langeta jo du, Beñat Garciaren burukada baten ostean. Lehoikumeen hurrengo erronka, Lezaman, Racing de Ferrol taldearen aurka, apirilaren 19an, igandean, 12:00etan.
Hamaikakoan

Quevedo
Martínez
Javi Barrio
Crespo
Diego Gómez
Ajenjo
Sanchidrián
Diego Guti
Berlanga
Palacín
Emi
Ordezkoak
Nieves
Conesa
Iván Fernández
Kaptoum
Monerris
Raúl S.
César Gómez
Alonso
Osama
K. Vázquez
Entrenatzaileak
Julio Cobos

CP Cacereño
Hamaikakoan





















