
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Unionistas CF - Bilbao Athletic
Unionistas CF - Bilbao Athletic


- 64' Pere Marco
- Gorjón 58' (b.a)
KokapenaReina Sofía, Salamanca
Bilbao Athleticen berdinketa lehiatua Unionistas CF taldearen aurka
Filial zuri-gorriak puntu bat lortu du Reina Sofían Unionistas CFren aurka, Primera Federacion mailako hogeita hamalaugarren jardunaldian

Bilbao Athleticek 1-1 berdindu du Reina Sofían, partida oso bizian. Neurketa Salvi atezainak defendatutako atearen aurrean bi abisu argirekin hasi da. Lehenik, Beñat Garciaren jaurtiketa langara joan da, eta, handik gutxira, Ibai Sanz gola egitetik gertu egon da zuri-gorrien beste jokaldi arriskutsu batekin.
Unionistasek handik gutxira erreakzionatu du, baina Iker Monrealek bisitarien gola saihestu du Piñánen jaurtiketa geldituz. 30. minutuan, Beñatek berriro saiatu da, baina baloia gutxigatik kanpora joan da. Lehenengo 45 minutuak 0-0 berdinketarekin amaitu dira, bi taldeek aukera onak izan arren.
Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da, Ibai Sanzek aukera oso argia izan duelarik etxekoen atean. Adrián Pérez berriro saiatu da, baina Gifhtek ez du baloia ukitzea lortu. 56. minutuan, epaileak zeharkako falta adierazi du lehoikumeen alde, atezainak Farruk oinarekin egindako atzerapena eskuekin hartu duelako, eta Jokin Aranbarriren taldeak aukera aprobetxatu dute markagailuan aurretik jartzeko.
Minutu batzuk geroago, Unionistasek partida berdindu du, Pere Marco zelairatu berriak ukitutako lehen baloian. Ondoren, Mounir kanporatua izan da eta etxekoak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Azken minutuak oso biziak izan dira Salamancan, eta lehoikumeek amaierara arte saiatu dira. Azken minutuan, Gifhtek hiru puntuak lortzeko aukera izan du baina langara bidali du baloia, eta Bilbao Athletic berdinketarekin konformatu behar izan du.
Hamaikakoan

Salvi Carrasco
Olmedo
Gorjón
Farru
Juanje
Jota
De la Nava
Artola
Mounir
Jan Encuentra
Aarón Piñán
Ordezkoak
Marco Coronas
Ramiro
Adam Arvelo
Álvaro Gómez
Saidi
Vadik Murria
Prada
Pere Marco
Juanma
Masllorens
Henri Hiobi
Entrenatzaileak
Mario Simón

Unionistas CF
Hamaikakoan

Salvi Carrasco
Olmedo
Gorjón
Farru
Juanje
Jota
De la Nava
Artola
Mounir
Jan Encuentra
Aarón Piñán
Ordezkoak
Marco Coronas
Ramiro
Adam Arvelo
Álvaro Gómez
Saidi
Vadik Murria
Prada
Pere Marco
Juanma
Masllorens
Henri Hiobi
Entrenatzaileak
Mario Simón

Bilbao Athletic
Hamaikakoan























