
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Bilbao Athletic - Ourense CF
Bilbao Athletic - Ourense CF


- 45' ,48' Beñat García
- César Moreno 30'
- Amin 90'
KokapenaLezama 2, Lezama
Bilbao Athleticek eta Ourensek puntuak banatu dituzte
Lehoikumeek bina berdindu dute Lezaman galiziarren hasierako golari buelta eman ostean

Bilbao Athletic eta Ourense taldeen arteko puntu banaketa. Lehoikumeek buelta eman zioten Cesar Morenoren hasierako golari Beñat Garciaren binakoari esker, baina Aminek markagailuan berdinketa jarri zuen partida azken txanpan sartu zenean.
Bilbao Athleticek bere estiloari leial ekin zion partidaren lehen zatian. Abaguneren bat metatuz joan zen, harik eta epaileak Ourenseren aldeko penalti zorrotz bat adierazi zuen arte ordu laurdena baino lehen. Santos izugarri egon zen eta meritu handiko geldiketa batekin Jerinen gola saihestu zuen hamaika metroetatik. Galiziarrak, hala ere, hogeita hamar minutura aurreratu ziren Cesar Morenoren jaurtiketa gogor batekin. Lehoikumeek aukera nabarmenak izan zituzten, baina Raton ondo ibili zuen kanpoko taldearen atepean. Aldageletara joan aurretik izan zuen Bilbao Athleticek saria, Beñat Garciak norgehiagoka orekatu baitzuen.
Berriro ekin zen jokoari era ezin hobean. Beñat Garciak bere bikoizketa partikularra egin zuen Barandallak erdiratutako burukada eder batekin. Bilbao Athleticek abantaila hartzea lortu zuen Ourenseren hasierako golari buelta emanda. Galiziarrek bultza egin zuten berdinketaren bila eta ia partida amaieran lortu zuten. Aminek Santos azpiz gainditu zuen eta behin betiko berdinketa zigilatu zuen. Hurrengo neurketa bigarren talde-zurigorriarentzat: Pontevedra, maiatzak 9, larunbata, 16:15ean.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Ourense CF
Hamaikakoan
























