Crystal Palace FC - Athletic Club U23
Jardunaldia 1

Crystal Palace FC - Athletic Club U23

Crystal Palace FC
Crystal Palace FC
11
Athletic Club U23
Athletic Club U23
  • 42' Grehan
  • Duñabeitia 57'

KokapenaThe VBS Community Stadium , Sutton

21 urtez azpiko Athleticek bana berdin du Crystal Palacen aurka

Carlos Gurpeguiren mutilek bigarren zatian berdindu zuten Londresen Premier League International Cup txapelketan talde ingelesen aurka jokatuko dituzten lau partidetatik lehena

21 urtez azpiko Athletic Clubek, batez ere Bilbao Athletic eta Basconiako jokalariez osatuta, bana berdindu zuen Crystal Palace 21 urtez azpiko taldearen aurka Premier League International Cupeko lehen jardunaldian. Etxeko taldea Sean Grehan kapitainaren burukada baten bitartez aurreratu zen, eta Aimar Duñabeitiak berdinketa lortu zuen bigarren zatian korner baten aldaratzea aprobetxatuz.

Partidako lehen abisua Inigo Lopezen oinetarik atera zen, baina Joe Whitworth Palaceko atezainak ondo eutsi zion area ertzetik egindako jaurtiketari. Handik gutxira, Athleticek urrezko aukera izan zuen markagailua irekitzeko Chris Francis atzelariak irrist egin zuenean, baina Sean Grehan taldekideak Elijah Giftek area barrutik egindako jaurtiketa blokeatu zuen.

Langa jo zuen Justin Devennyren jaurtiketa batekin erantzun zuen Palacek. Atsedenaldira iritsi baino lehen, etxekoek aurrea hartu zuten Grehan kapitainak area txikian egindako burukada batekin. Ingelesek errenta handitzeko aukera izan zuten aldageletara joan aurretik, baina Mustapharen jaurtiketak langa jo zuen berriz ere.

Athletic berdinketaren bila atera zen bigarren zatian eta Giften oinetan izan zuen lehen aukera, Whitworth gainditzeko zorian egon baitzen. Bigarrenean, lehoikumeek ez zuten barkatu. Aimar Duñabeitiak bikain errematatu zuen korner bat lehia berdintzeko. Zuri-gorriek markagailua iraultzeko aukera izan zuten Iñigo Lopezen bitartez, baina Whitworthek etxeko taldea salbatu zuen. 

Puntu banaketa txapelketako C multzoko hasierako partidan. Atzo jokatutako beste neurketan, Monakok 1 eta 2 hartu zuen mendean Liverpool. Fulham - Benfica eta Everton - Feyenoord taldeek 1. jardunaldia osatuko dute. Athleticen hurrengo hitzordua urriaren 25ean izango da, Liverpoolen.