
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club U21
- 2023-24
- Liverpool FC - Athletic Club U21
Liverpool FC - Athletic Club U21


- 27' Koumas
- Gift 45'
- Asenjo 56'
- Hierro 94'
KokapenaKirkby Academy , Kirkby
21 urtez azpiko Athleticen garaipena Liverpoolen aurka
Gift, Asenjo eta Hierroren golek partida irauli zuten The Academyn

21 urtez azpiko Athletic Clubek Liverpool FC taldeari irabazi zion Merseysideko The Academy kirol hirian. Carlos Gurpeguik eta Bittor Llopisek zuzendutako taldeak Red taldearen hasierako gola irauili zuten Giften, Asenjoren eta Hierroren golei esker.
Oso eskaintza berezia izan zuten hiru gol; izan ere, The Academy-ko harmailak zuri-gorriz tindatu ziren Stocky Bilbao futbol eskola amateurreko kideei esker, Liverpoolen, Stephen Lallyk (bere presidenteak) Everton eta Athletic Clubarekiko zuen grinagatik sortu zena. Zale zuri-gorri txikiek, lehoien lehen janzkera eta animatzeko pankarta zeramatzatenek, etengabe babestu zituzten lehoikumeak norgehiagoka osoan zehar.
Kirol arloari dagokionez, etxeko taldea 27. minutuan aurreratu zen Koumasen bitartez. Atsedenaldia baino lehen, Giftek lehia berdindu zuen eta bi taldeak aldageletara emaitza parekatuarekin joan ziren.
Bigarren zatian, zuri-gorriek gora egin eta Asenjok eta Hierrok partida erabakita utzi zuten.
Norgehiagoka amaitzean, Athletic Clubeko jokalariek, presidentea lagun zutela, Stocky Bilbao taldeko 70 gazte zuri-gorriak agurtu eta opariak banatu zituzten. Eskerrik asko, lagunak!
* Argazkiak Liverpool FC eta John Middletonenak dira.
📍The Academy
— Athletic Club (@athletic_eus) January 10, 2024
🥰 Athleticeko jarraitzaile txikiek osatutako @stocky_bilbao-ko gure lagunek etengabe animatu dituzte lehoikumeak Liverpoolen aurkako garaipenean.
❤️🤍 Merseysideko hiri mitikoan, athleticzale sentimendu sutsua.#AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/9TVNIAwAa5
Hamaikakoan

Mrozek
Miles
Scanlon
Pinnington
Nallo
Pilling
Kone-Doherty
Davidson
Cannonier
Hill
Koumas
Ordezkoak
Glatzel
Morrison
K. Kelly
Figueroa
O. Kelly
Spearing
Entrenatzaileak
Barry Lewtas

Liverpool FC
Hamaikakoan
