Athletic Club

Spot Athletic Club Marka

Spot Athletic Club Marka

Dagoeneko 325.000 internauta baino gehiagok ezagutzen du Athletic Clubeko sportwear lerroa egindako iragarkiari esker. Lehendabiziko…

Dagoeneko 325.000 internauta baino gehiagok ezagutzen du Athletic Clubeko sportwear lerroa egindako iragarkiari esker. Lehendabiziko datuak, behin behinekoak eta www.athletic-club.net web orrialdean jazo dena zenbatu barik, joan den urteko abenduaren 17an www.aftersun.com Athletic Clubeko sportwear lerroa azaltzeko iragarkiak jarri zirenetik mundu osoko 325.000 bisita baino gehiago hurbildu dira futbol partida bitxia ikusteko.

Athletic Cluben aginduz Dimension agentziak kirol arropa azaltzeko diseinatu zuen kanpainiak iragarki bertsio ezberdin bi zituen. Bitxia bada ere, luzeena, 60 segundokoa, izan da aukeratuena, 45 segundokoa baino 7 mega gehiago duen arren. Ezezagunak dira internauta aukera hori hartzera bultzatu zuen arrazoiak.

Munduko leku ezberdinetatik iritsi dira bisitaldiak: Japonia, AEB, Serbia eta Montenegro, Herbereak, Erresuma Batua, Norvegia, Danimarca, besteak beste, dira Athletic Clubeko iragarkia internten bitartez heldu diren bisitarien jatorrizko lekuak.