Athletic Club

Lehendabiziko lan saioa Papendalen

Lehendabiziko lan saioa Papendalen

Athletic Clubeko lehen taldeak bere lehendabiziko lan saioa egin du papendalen 10:30etatik aurrera. Jokalari guztiak…

Athletic Clubeko lehen taldeak bere lehendabiziko lan saioa egin du papendalen 10:30etatik aurrera. Jokalari guztiak aritu dira Murillo eta Del Horno kenduta. Ander Murillok bi astez eramango du igeltsua bere eskuin perone hezurrean. Del Hornok zuntz haustura dauka ezker hankako soleoan eta gutxienez hiru asteko baja pairatu beharko du.

Carlos Merino taldetik at aritu da Manolo Delgado prestatzaile fisikoarekin batera, eskuin hanakako isquioetan gainkarga du-eta.

Gaur, hilaren 1ean ez da arratsaldeko lan saiorik egingo.

Prest dauden guztiak deitu ditu Valverde entrenatzaileak, hilaren 2an, ADO Den Haag taldearen kontra 17:00etan Haagako Super Park Stadiumean jokatu den partidarako.

Athletic Clubeko espedizioarekin batera Fermín Palomar, Fede Esturo eta Fernando Astorqui joan dira eta baita Jose Angel Iribar, presidentearen albokoa.

Ernesto Valverderen hitzak

Egonaldiari buruz:
“Gustora gaude Papendalen, honako egonaldi mota dut gustoko. Denetarako dugu denbora, partidak jokatzeko ohikoak ez diren arerioen aurka eta jendeak burua eguneroko lanean dauka soilik. Lekurik onena da. Eskakizun bakarra egin berri dut, soropila moz dezatela, altuegia zegoen-eta”.

Lesionatuei buruz:
“Lesioak ez dira inoiz onak, baina ez nago kezkatuta, jendea baitaukagu ordezkatzeko prest. Aitzitik, ez zait larregi guztatzen jokalari gazteek denboraldiaurrea gal dezaten, denboraldiaren oinarria da-eta”.

Hamaikakoari buruz:
“Ez dira gauza gehiegi argituko datozen hiru partidatan. Taldearen ardatza Celta eta Chievoren aurkako lehietan ikusiko dugu. Hilaren 6 eta 8ko partidak oso gertu daudenez ghero, talde desberdinak zelairatuko ditut. Orbaizek jokatuko du biran”.