Athletic Club

Ohiko batzar nagusia

Ohiko batzar nagusia

Athletic Cluben indarreko estatutuen 19 eta 23. artikuluek arautzen dutenarekin bat etorriz, ATHLETIC CLUBeko bazkide…

Athletic Cluben indarreko estatutuen 19 eta 23. artikuluek arautzen dutenarekin bat etorriz, ATHLETIC CLUBeko bazkide konpromisarioei dei egiten diegu Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten, Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 2003ko urriaren 18an, zapatuan, 10:15etan lehenengo deialdian eta 10:30etan bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera.

Gai zerrenda

1. Aurreko ihardunaren kontuak, Memoria, Balantzaren eta aurreko ihardun ekonomikoari dagokion gestioaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
2. Hurrengo urterako prestatu den aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
3. Zuzendaritza Batzaren kide berrien baieztatzea edo ezeztatzea.

4. Zuzendaritza Batzaren egitasmoak eta proposamenak.
5. Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo botoa emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.
6. Eskari-galderak.

Halaber, ondoko alderdien berri ematen diegu bazkideei:

Lehenengo: Athletic Cluben indarreko estatutuen 27. artikuluak arautzen duenaren arabera, batzarra baliozkotasunez eratuko da, lehen deialdian, batzarreko kide guztien erdia gutxienez agertzen bada. Bigarren deialdian, nahikoa da batzarreko kide guztien ehuneko hamar agertzea.

Bigarrena: Athletic Cluben indarreko estatutuen 31. Artikuluak arautzen duenaren arabera, batzar honetako agiri guztiak bazkideen eskura daude Athletic Cluben egoitzan.

Bilbon, 2003ko irailaren 25an.

ZUZENDARITZA BATZA