
Athletic Clubek 2 Malagak 1: Nagusitasuna
Athletic Clubek 2 Malagak 1: Nagusitasuna
Valladolideko irudi txarra garbitu egin du taldeak Malagaren aurka garaipena (2-1) eskuratu eta gero. Honekin…
Valladolideko irudi txarra garbitu egin du taldeak Malagaren aurka garaipena (2-1) eskuratu eta gero. Honekin lau dira jarraian lortu diren garaipenak San Mamesen. Urzaiz eta Tikoren golek gainditu egin dute hasi eta berehala Diego Alonsok egin duena.
Hiru puntuak eskuratu diren arren, ez da gutxi egindako ahalegina: markagailua hasiera hasieratik maldan gora, eguraldi kaxkarra… eta Calatayud atean sendo. Lehen zatian hamaika aukera garbi sortu du Athletic Clubek, eta horietako lautan ederto aritu da atezaina. Horri gehitu behar diogu Ezquerrori baligabetu dioten legezko gola, ez baitzegoen jokoz kanpo.
Bigarrenean Dudak izan du lehen aukera, baina zurigorriek gorantza joan dira minutuak aurrera joan ahala. Urzaizek berdindu egin du buruz 61. minutuan eta hamar minutu beranduago Tikok ezarri du bi eta batekoa. Amaieraino lasaitasuna izan da nagusi, justizia osoz irabazi baitu taldeak.
