Athletic Club

Jokalariak eta teknikariak Gurpegirekin bat

Jokalariak eta teknikariak Gurpegirekin bat

Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeak Carlos Gurpegi taldekideari ezarri berri dion bi urteko zigorra dela eta,…

Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeak Carlos Gurpegi taldekideari ezarri berri dion bi urteko zigorra dela eta, Athletic Clubeko lantaldeak honako hau jakinarazi gura dio iritzi publikoari eta bereziki bazkide eta zaletuei:

1.- Carlos Gurpegiren defentsarako eskubidea urratzen du Kirol Disziplinaren Espainiar Batzordeak kaleratu berri duen ebazpena. Era berean, justizia eza eta desoreka dagoela uste dugu.

2.- Carlos Gurpegi errugabekoa dela argi eta garbi sinesten dugu eta prozesua amaitu bitartean, Athletic Clubeko lantaldearen etengabeko sostengua izango du.

3.- Lehen talde zurigorriaren profesionalak garen heinean, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoengan dugun konfidantza berresten dugu eta bereziki Sabino Padillarengan, arduradun bezala.

4.- Ziurtasun osoa daukagu Carlos Gurpegi adiskideak emango dituen pausoak nahikoak izango direla gure klubak, jokalariak berak eta zerbitzu medikoek ez dutela inolako arduragabekeriarik egin.

5.- Halaber, gogorki salatu nahiko genuke hainbat forotan jokalari, zerbitzu mediku eta klubarekiko jaurti diren salaketa larriak, egiarekin zerikusi gutxi daukatenak eta gainera ausartegiak direla.

Azkenik, Athletic Clubeko lantaldeak publikoki adierazi gura du Carlos Gurpegirekiko maitasuna, heldutasun eta profesionaltasun paregabekoa erakusten diguna, eta are gehiago une latz hauetan, horren gogorrak direnak harentzat, bere sendiarentzat eta kluba osatzen dugunontzat.

Sinatzen dute: Lehen taldeko lantaldeak eta teknikariek.