
Kluba |
Athletic Clubek 1-Espanyolek 0: Bitik behin asmatu
Athletic Clubek 1-Espanyolek 0: Bitik behin asmatu
Ligak bi asteko tartea izango du eta ezin hobeto datorkigu Espanyolen aurka (1-0) lortu den…
Ligak bi asteko tartea izango du eta ezin hobeto datorkigu Espanyolen aurka (1-0) lortu den garaipena. Luis Fernandez etxeko entrenatzaile ohiaren itzuleran emaitza eta, beraz, lortu diren hiru puntuak salba ditzakegu soilik.
Hona hemen atzoko partidak utzi zizkigun alderik onenak: bost partida jarraian irabazi du Athletic Clubek San Mamesen eta hauetako lautan ez du golik jaso; Iraolaren golarekin lau dira jada taldeko golegileak eta taldeak goiko postuetan mantentzen du bere burua.
Jokalariek elkartasun keinua izan dute Carlos Gurpegi eta Sabino Padillarekin biek pairatzen duten une latz honetan.

