Athletic Club

MRW-k galdu egin du Gurpegiren txostena

MRW-k galdu egin du Gurpegiren txostena

MRW mezularitza arinaren konpainiak galdu egin du Carlos Gurpegiri buruzko txosten administratiboa, jokalarien abokatuek prokuradoreari…

MRW mezularitza arinaren konpainiak galdu egin du Carlos Gurpegiri buruzko txosten administratiboa, jokalarien abokatuek prokuradoreari bidali ziotena, horrek auziaren eskuduntza duen Auzi-Administratiboko 10 zenbakidun Epaitegi Nagusira bidali zezan.

Jatorrizko txosten administratiboa, salaketa osatzeko jokalariaren abokatuen eskutan zegoena, Carlos Gurpegi jokalariaren abokatuen bulegoetan hartu zuten joan den hilaren 16an.

MRWk hilaren 17an jakinarazi zuen paketea galdu egin zela, jokalariaren abokatuei 24 ordu baino arinago agertuko zela adieraziz, batez ere paketearen ezaugarriak kontuan hartuta.Hurrengo egunean, hilaren 18an, Francisco Sosa, MRW konpainiaren Kanpo Harremanetarako zuzendariarekin hitz egin ostean, jokalariaren abokatuek telegrama igorri zioten Francisco Martín Frías, MRW konpainiaren presidenteari, non dokumentuaren garrantzia aipatzeaz gainera, gertatu zena eta konpainia bera salatu beharrean zeudela ohartzen zioten. Horri buruz zerau diote jokalarien abokatuek: “MRW konpainiaren presidentea, telegrama jaso duen arren, ez da gurekin harremanetan ipini, auzia larria den arren”. Mezularitza enpresak Bilbotik Madrilera zihoazen garraio guztien karga eta hustuketa jasotzen zituzten bideo guztiak berrikusteko hitza eman zuen arren, telefonoz behintzat, ez du egindakoaz, oraingoz behintzat, inolako adierazpen ofizialik egin.

Atzo, hilaren 22an, paketea desagertu zenetik bosgarren eguna bete zenean, paketea ez zela agertzen jakinarazi zien abokatuei MRW konpainiaren Kanpo Harremanetarako arduradunak. Gauzak horrela, abokatuek salaketa ezarri zuten Bilboko zaintza epaitegian eta Gurpegi auziaz arduratzen den Madrileko epaitegiari jakinazari zioten.