Athletic Club

Athletic Clubek 1 Betisek 1: Gehiago merezi

Athletic Clubek 1 Betisek 1: Gehiago merezi

Berdinketa baino askoz gehiago merezi izan du Athletic Clubek Betisen aurkako partidan (1-1) batez ere…

Berdinketa baino askoz gehiago merezi izan du Athletic Clubek Betisen aurkako partidan (1-1) batez ere bigarren zatian egindako joku eta aukerengatik. Lehen zatian, aldiz, erritmorik gabeko partida ikusi dugu, eta baita aukerarik gabekoa, Urzaizen errematea lehen minutuan eta Benjaminena hamabosgarrenean albo batera utzita, zerbait aipatzearren.

Bigarrenean gogor ekin dio talde zurigorriak norgehiagokari eta Tikok buruz -Pratsek ondo erantzun du- eta Del Hornoren eskutik. Hala eta guztiz ere, Benjaminek asmatu du 52. minutuan eta partida maldaz gora ipini da.

Bost minutu beranduago Ezquerrok denboraldiko hirugarren gola sartu du eta andaluziarrak desagertu dira zelaitik. Tamalez Yesteren jaurtiketa gelditu du Pratsek, Urzaizen burukadak Ezquerroren hanketan jo du, geldiketa bikaina egin dio Pratsek jokaldi miresgarri baten osteko Ezquerroren jaurtiketari, gora bidali du Jonanek eta Etxeberen baloi loratua marratik atera du Rivasek.

Gutxienez bosgarren postuari eusten diogu. Aitzitik, Urzaizek eta Yestek euren bosgarren txartel horia ikusi dute. Haren haritik epailearen lana aipatzea merezi du. Astean bilera izan duten arren, ez dirudi irizpideak batzea lortu dutenik, atzo ikusitakoaren arabera ez behintzat, Del Hornori eta Ezquerrori egindako penaltiak argiak izan baitira oso. Bestalde, Pratsek egindako sarrera Ezquerrori zigorrik gabe geratu da eta Yesteri atera dioten txartela barre egiteko modukoa… bosgarrena ez balitz.

Fitxa teknikoa