
Athletic Clubek 1-Valladolidek 4: Ahazteko
Athletic Clubek 1-Valladolidek 4: Ahazteko
Partida lehenbailehen ahazteko Athletic Clubek egin duena, Valladolidekin 1-4 galduz. Aste barruan partidaren garrantziaz eta…
Partida lehenbailehen ahazteko Athletic Clubek egin duena, Valladolidekin 1-4 galduz. Aste barruan partidaren garrantziaz eta zailtasunaz jabetu diren arren, zuri-gorriek ez dute neurririk eman eta ederto aprobetxatu egin du Valladolidek aukera, batez be kontraerasoetan.
Adibide gisa lehen laurdenerako markagailuak adierazten zuen 0 eta 2koa, Losada eta Oscarren bitartez. Saiatzea saiatu dira etxekoak, baina Jesusek egin du 0 eta 3koa 37. minutuan. Hor amaitu da ia ia partida.
Dena den, bigarren zatian Athletic Clubek ez du partida galdutzat eman, gitxienez Urzaizi legezko gola 56. minutuan baliogabetu dioten artean. Zuri-gorriak aukera batzuk sortu dituzten arren, Losadak primeran aprobetxatu du Aranzubiak areatik hurbil utzi duen baloia kanpotarren laugarren gola egiteko. Azkenik, Guerrerok egin du ohorezko gola gure taldearentzat.

