Ekipazio berriak, sarituak
Amaitu da dagoeneko kamiseta berrientzako ideiak emateko epea. Agindu zen legez, parte hartzaile guztien artean…
Amaitu da dagoeneko kamiseta berrientzako ideiak emateko epea. Agindu zen legez, parte hartzaile guztien artean sariak banatuko dira, kasu honetan kamiseta berriak jasoko dituzte jarraian agertzen direnak. Hori bai, kamiseta berriak atera bitartean itxoin beharko dute, hots, iraila arte.
Sarituak A. Cañada, Sergio Rodríguez Gainza, Xabier Zabala, Ibai Legarra López, Rodrigo Alzola Pascual eta Jon Gamboa García dira. Merkatal sailatik jarriko dira harremanetan sarituekin.

