Emakumezkoen futbol jaia
Emakumezkoen futbol jaia, arrakasta handia izan zuen 170 futbolari agertu ziren.Emakumezkoen futbolak igande honetan 23an…
Emakumezkoen futbol jaia, arrakasta handia izan zuen 170 futbolari agertu ziren.
Emakumezkoen futbolak igande honetan 23an bere ahotsa igo zuen Artxandan. 150 futbolari baino gehiagok ospatu zuten Emakuzkoen Futbol Jaia, “Emakumeak Zelaira, balioa barrura” goiburuarekin, kirolari hauen papera sozietatean eta instituzio publiko zein pribatuen laguntza aldarrikatu nahi zuten, eskola eta formakuntza zentruen bidez oinarri finkoagoa lortzeko asmoz.
Jaia honetan igaro diren kontzentrazioetan parte hartu zuten kirol eskoletako jokalariek parte hartu zuten, kimuen 4 talde osatuz eta haurren beste 4 talde osatuz; Athletic Club-eko bi taldeen jokalariek, futbol 7-ko hiru talde egin zuten eta Bizkaiko konbinatu bat, honetan Sabadelleko, Rayoko eta Burgoseko 4 jokalari Bizkaitarrak egon ziren, nazioko eta eskualdeko jokalarietaz gain.
Hitzordua goizeko 10tan hasi zen, kimu eta haur mailetako jokalariek seniorrei pasillo bat egin ziotenean (Athletic Club zein bizkaiko konbinatuari), hauek txikientzako beste pasillo batekin erantzun zien. Honekin egun batez denak berdinak zirela erakutsi nahi izan zieten eta horrela lortu zuten familiako argazkia bat eginik, bertan 170 jokalari eta monitora batu ziren.
Ekintza honen ostean futbol 7-ko partiduei pausu eman zitzaien. Horrela zelai handian haurren eta kimuen partida par4aleloki jokatzen zen bitartean, eranskina kimuen indarrean bihurtu zen horrela beraien kalitatea erakutsiz. Hori bakarrik ez da dena instalazio guztian zegoen giro ona leku guztietan nabaritzen zen, jokalarien ilusioa eta ikusleek giro on hau sortu zuten.
Kimu eta haur kirolarientzako, antolatzaileek kirol proba batzuk prestatu zituzten partiduen ostean, honetan seniorren laguntza izan zuten. Tzibi, Iraia, Nerea… bezalako zuri-gorriek bizkaitar konbinatu jokalariekin batera joku hauetan kimu eta haurrei lagundu zieten.
Hitzordu honetan zuri-gorri jokalari berrien debuta eman zen: Maite Zabala atezaina, EE.Bbtatik datorrena eta Amaia Olabarrieta, Bizkerretik fitxatua izan zena. Bere aldetik, Nerea Onaindia denbora baino lehenago joan behar izan zuen eragozpenak direla eta.
Futbol 7-ko partidu ostean (totala 18 izanik) futbol 11-ko partidu bat ospatu zen Athletic Club eta Bizkaiko selekzioaren artean, bukatzean antolatzaileek, babesleak (Bizkaiko Foru Aldundia eta Marcel Cluny) eta gertaeren kolaboratzaileak (Metro Bilbao, Ercoreca, Coca Cola, BBK, Mundo Deportivo eta Fundación Athletic Club Fundazioa) emandako opari batzuk eman zitzaien parte hartzaile guztiei.


