Athletic Club

Hilaren 20ko lan saioa

Hilaren 20ko lan saioa

Lan saioa egin du Athletic Clubeko lehen taldeak Tignesen. Baloia eta ariketa fisikoak tartekatu dira…

Lan saioa egin du Athletic Clubeko lehen taldeak Tignesen. Baloia eta ariketa fisikoak tartekatu dira ordu t’erdiz. Aranzubia eta Etxeberriaren presentziaz gainera, azpimarratzekoa da hainbat jokalirik ez dutela lan saioa gainerakoekin egin eta beste batzuek ez dute amaitu.

Valesek eta Yestek taldetik at egin dute lan Delgadorekin batera, iskiotibialetan gainkarga dute eta. Bestalde Orbaizek aurreko rektoan izan du gainkarga eta Angulok ezker orkatilan zartadura. Biek ez dute lan saioa amaitu. Arratsalderako mendi txirrindularitzako saioa prestatu da Tignesen.