Partidatxoa Bourg Saint Mauricen
Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa izan du hilaren 22an, eguenean, Bourg Saint Mauriceko Albert…
Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa izan du hilaren 22an, eguenean, Bourg Saint Mauriceko Albert Martin futbol zelaian. Nabarmenena antolatu den 35 minutuko partida izan da.
Peto zuriarekin Escalona; Cesar, Murillo, Karanka, Del Horno (gero Felipe); Tiko, Felipe (gero Vales); Etxeberria, Jonan, Angulo; eta Urzaiz aritu dira. Kamiseta gorriarekin Aranzubia; Javi Gonzalez, Gurpegi, Prieto, Casas, Solabarrieta, Orbaiz; Iraola, Guerrero, Arriaga; eta Ezquerro aritu dira. Gorriek 2-0 irabazi dute eta Guerrerok egin ditu gol biak.
Lan saioan ez dute parte hartu Lafuentek, Bordasek, Yestek eta Azkorrak, hainbat gainkarga zuten eta.

