Athletic Club Trabzonen
Athletic Clubeko lehen taldeak bideo saioa izan du eta saioaren ostean paseoa eman du Zorlu…
Athletic Clubeko lehen taldeak bideo saioa izan du eta saioaren ostean paseoa eman du Zorlu Hotelaren inguruan, Itxaso Beltza ikustera hurbildu delarik. Arratsaldez lan saioa egingo du 20:00etan eta prentsaurrekoa eskainiko du Ernesto Valverdek 19:30etan.
Goizez prentsaurrekoa eskaini du Joseba Etxeberriak, partidaren inguruko iritzia emanez. Halaber, Fernando Lamikiz presidenteak azaldu du bere poza Carlos Gurpegiren auzirik ez dagoleako UEFArentzat eta, bide batez, betiko kamisetarekin jokatzeko baimena dagoelako, hilaren 30erako aldaketa txiki batzuk beharrezkoak izango diren arren.


