Athletic Club

Athletic Clubek 1 Deportivok 2: Zigor handiegia

Athletic Clubek 1 Deportivok 2: Zigor handiegia

Beharbada azken minutuan izan delako, baina min handia egin du Luqueren golak, Deportivori garaipena eman…

Beharbada azken minutuan izan delako, baina min handia egin du Luqueren golak, Deportivori garaipena eman diona. Lehen zatian galiziarrak nagusi izan badira ere, aukerak parekatuak izan dira. Bigarren zatian, aldiz, zuri-gorriek merezimendu handiagoak egin dituzte, baina bisitarien kalitatea erabaki du norgehiagoka.

Sergiok eta Valeronek lehen abisuak eman dituzte partida hasi eta berehala. Jarraian Iraola goletik egon da hurbil, Jonan behin eta berriz saiatzen ari zen bitartean. Galiziarren txanndan berriro Sergio eta Valeron frogatu dute Aranzubia eta Athleticen azken erasoaldiari erantzuna eman dio Valeronek.

Bigarren zatian bestelako partida ikusi da eta, tamalez, bestelako emaitza. Pandianiren aukera baten ostean Urzaik izan du berea, Iraolak bat eta zerokoa egin baino zertxobait lehenago. Valverderen mutilek ez dute abantaila mantentzen jakin eta Pandianik ezarri du banakoa ospakizunerako betarik eman gabe. Hortik aurrera joera bakarra izan da: Athletic erasora eta Deportivo atzera, Munitis eta Cesar salbuespena izan diren arren. Tikoren falta jaurtiketa desbideratu du Molinak, Etxeberriak aukera izan du korner baten jaurtiketan eta 82. minutuan Etxeberriak, Tikok (beharbada penaltia egin diote baina ez dago zorterik Undiano Mallencorekin) eta Urzaizek (baloia Arriagaren kontra jo du) ezin izan dute bigarrena egin. Eta ezta Urzaizek gero edota Tikok 85. minutuan, baloia langararen konta jo du-eta. Zoritxarrez Luquek eman du abisua falta jaurtiketan 89. minutuan eta bigarrena egin luzapenean. Eguaztenean Sevillan dago hurrengo erronka geldiunerik ez duen egutegian.

Fitxa teknikoa