Athletic Club

Kopa: zozketa, azaroaren 2an

Kopa: zozketa, azaroaren 2an

Azaroaren 2an, RFEF-ren egoitzan, 12:00etan, Kopako final hamaseirenetako zozketa publikoa egingo da. Partida bakarreko kanporaketa…

Azaroaren 2an, RFEF-ren egoitzan, 12:00etan, Kopako final hamaseirenetako zozketa publikoa egingo da. Partida bakarreko kanporaketa izango da azaroaren 10an jokatuko dena eta bertan lehen kanporaketa gainditu duten 32 taldek hartuko dute parte.

Zozketa egiteko, lurralde hurbiltasunaren irizpidea hartuko da kontuan eta 32 taldeak 4 multzotan banatuko dira, Bigarren B Mailako multzoak egiteko irizpide bera erabiliz.

Lau multzoen ordenean egingo da zozketa, eta ahal den neurrian, Bigarren B Mailako taldeek bat egingo dute Lehen Mailakoekin eta, jarraian, gainerakoak. Talde kopuru bakoitia duten multzoetan soberan daudenak elkarrekin arituko dira.

Kanporaketa bakoitzari dagokion partida behe mailako taldearen zelaian jokatuko da eta maila berekoak izango balira, lehendabizi atera den taldearen futbol zelaian.

Athletic Club II Multzoan dago Real, Numancia, Racing, Cultural Leonesa, Mirandes eta Valladolidekin batera.