Athletic Club

Levantek 1-Athletic Clubek 0: Bide txarretik

Levantek 1-Athletic Clubek 0: Bide txarretik

Bide txarretik segitzen du Ligan Athletic Clubek, ezin izan baitu punturik urratu Valentziako Nou Estadin…

Bide txarretik segitzen du Ligan Athletic Clubek, ezin izan baitu punturik urratu Valentziako Nou Estadin Levanteren aurkako neurketan. Neurketa zoroa, batez ere lehen zatian, epaileak barkatu baitio Athletic Cluberi, Aranzubiaren arean bi penalti nahiko nabarmen ikusi dira eta. Dena den, epailearen portaerak baldintzatu egin du jokatzeke zeuden minutuak eta lehendabizikoak pasatu dira protesta eta etxokoentzat erakutsi diren txartelen artean, 21. minutuan Manchevek lehen abagune garbia izan duen arte, baina Cesarrek atepetik atera du baloia. Minutu bat beranduago Sergiok izan du aukera eta berehala Yestek kanpora jaurti du bolea. Ezquerrok 27. minutuan aukerarik garbiena izan duen arren, Iraolaren goi mailako jokaldiaren ostean. Azken minutuak etxekoak izan dira berriro eta Ettienek zein Sergiok izan dituzte aukerak. Atsedenaldirako zurigorriek ere txartelak, merezi gabekoak batzutan, ikusita zeukaten eta hori ordaindu da gero.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Sergio bazihoan arearantz bakarrik eta erori egin da. Bazirudien Prietok zangotrabatu egin duela, baina ez da horrela izan. Tamalez Prietok aldageletarako bidea hartu behar izan du eta ekimena, Levantearenagoa izan da.

Birkonpondu du Valverdek atzealdea, baina alferrik. Une lasaiak pasatu diren arren, 68. minutuan Sergioren jaurtiketa bortitza desbideratu egin du Aranzubiak baina korner jaurtiketan Jesulek hartu du Sergioren burukadaren errebotea eta barrura bidali du baloia. Urzaiz irten da, prest zegoen gola baino minutu pare bat lehenago, baina aukera gutxi lortu du Athletic Clubek berdinketa gauzatu ahal izateko eta gainera atzean leku gehiegi utzi du.