Athletic Club

Euskadi eramatea ez da publizitatea

Euskadi eramatea ez da publizitatea

Martitzenean, azaroaren 30ean, San Mamesen prentsaurrekoa eskaini da kamiseta berriaren aurkezpena egiteko. Eusko Jaurlaritzako Kultur…

Martitzenean, azaroaren 30ean, San Mamesen prentsaurrekoa eskaini da kamiseta berriaren aurkezpena egiteko. Eusko Jaurlaritzako Kultur Saila eta Athletic Cluben arteko akordioaren ondorioz Euskadiren izena eramango du gure klubaren kamisetak.

Prentsaurrekoan Fernando Lamikiz presidentea eta José Miguel Lanzagorta zein Ana Urkijo presidenteordeak present egon dira. Halaber, Eukeni Olabarria, Juan Ignacio Bustamante, Juan Manuel Delgado eta Juan Carlos Erkoreka zuzendaritza batzarkideak egon dira San Mamesen.

Akordioa iragarri du Fernando Lamikiz presidenteak eta Euskadi kamisetatan eramatea publizitatea ez dela argiro esan du. ‘Hauteskunde kanpainan ezezkoa plazaratu zuen oraingo Zuzendaritza Batzak eta horregatik argi utzi gura du hau publizitatea ez dela. Akordio honetara iritsi dira parte biak Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren proposamenaren ostean, Miren Azkarate Kultur kontseilariaren proposamenaren ildotik hain zuzen ere. Hortik aurrera bide gogorra ibili behar izan du Athletic Clubek Steauaren aurka Euskadi izenarekin jokatu ahal izateko. UEFA gogorra da oso bere arautegiak indarrean ipintzean eta zaila da oso ekipazio aldaketa onartzea lehiaketan bertan. Behar den tokian landu du gaia Athletic Clubek eta astelehenean, azaroaren 29an, UEFAren faxa jaso genuen Steaua eta Standarren aurka kamiseta honekin jokatu ahal izateko. Ea maiatzaren 18ko finaleraino iristen den bidea. UEFAk zerau eskatu zuen: ekipazioa hau espainiar Estatuko beste lehiaketa batetan erabiltzea. EEFF-rekin hitz egin eta gero, urtarrilean, Kopan, erabiliko da janzkera hau baita ere’.

Aukera aprobetxatu egin du Fernando Lamikizek hirugarren janzkera aurkezteko eta, batez ere, Athletic Clubarentzat Euskadiren izena Europan erakustea suposatzen duen harrotasuna eta baita Kopan ere, publizitatea ez delako, merkatal markarik ez baita Euskadi eta are gehiago esan zuen: ‘Euskadi eramatea gure filosofian sakontzea da, harro baikaude euskal jokalariekin edota euskal taldeotan egindako jokalariekin jokatzeagatik. Euskadi eramateak gure nortasuna sendotzen du’,

Athletic Clubek jasoko dituen kopuruak honako hauek dira: 350.000 euros bi partidengatik eta beste 100.000 beste eginkizun batzuengatik.

Fernando Lamikizek galdera guztiak erantzun zituen jarraian.