Athletic Club

Valverde: “Hiru puntuen bila goaz”

Valverde: “Hiru puntuen bila goaz”

Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini du gaur, zerau adieraziz: “Garaipenaren bila irtengo gara, hiru puntuen bila,…

Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini du gaur, zerau adieraziz: “Garaipenaren bila irtengo gara, hiru puntuen bila, partida bakoitza bestelakoa da eta. Trabzonsporen aurka ere finala zen, hil ala biziko partida eta eguenean aurrera segituko dugu ala ez, besterik ez dago. Partida polita izango da oso, zelaia leporaino egongo da, presioa egongo da eta jokalariak ditugu horrelako partidak jokatzeko. Hauexek dira gura ditugun partidak, aurrera bultzatzen zaituztenak edo kanpoan uzten zaituztenak. Norgehiagoka ona izatea espero dugu, berezia guretzat eta denboraldian jokatuko dugun hainbat finaletako bat eta horrela egingo diogu aurre, finala bailitzan”.

Halaber, zerau azpimarratu du: “Berme osoarekin jokatuko dugu lehia. Bestelako partida da eta hor daude zenbakiak estatistikak egoteko, baian edozein unean estatistikak apurtu egiten dira eta hau da partidarik aproposena. Ezberdina da”.

Azkenik, taldea bakarrik ez dela egongo ekarri du gogora: “Gure zalegoarekin egingo dugu topo. Jakin badakit zelai zaila dela, konfiantza handia dutela euren jendearengan, giro ezin hobea sortzen duena. Jendeak gozamenerako ikusi du UEFA eta ea aurrera jotzen dugun partida polita gehiago eskaini ahal izateko”.