Athletic Club

Standardek 1-Athletic Clubek 7: Historikoa

Standardek 1-Athletic Clubek 7: Historikoa

Athletic Clubek historia egin du Liejan bertako Standard 1-7 mendean hartuz. UEFAko 32 talde onenen…

Athletic Clubek historia egin du Liejan bertako Standard 1-7 mendean hartuz. UEFAko 32 talde onenen artean taldeko buru bezala sailkatzeaz gainera, (gaur barikuan jakingo dugu hurrengo kanporaketetarako etsaia) zenbaki ia garaitezina ezarri du europar lehiaketetan: zazpi gol sartu eta etxetik at gainera. Oraintxe arte 5-0 Ujpest Dozsa taldearen aurka eta 5-3 Manchesterren aurka ziren gol kopururik handienak, biak etxean. Kopan markagailurik handiena etxetik kanpo 1-7 bera lortu zen 1980/1981 denboraldian Binefar taldearen aurka eta Ligan behin bakarrik gainditu egin du gure Athleticek alde hori: 1958/1959 denboraldian Osasunaren aurka 1-8 irabaziz. Beste behin, 1929/1930 denboraldian 1-7 amaitu zen Realaren aurkako norgehiagoka.

Eta historia egiteko egin beharreko guzti guztia egin du Athletic Clubek. Hasieratik arerioaren ahuleziak aprobetxatu ditu eta joku bertikalari esker sailkapena sendotu du Maurice Dufrasneko giro beroa gaindituz. Zazpi gol, erraz esaten dena, izan dira bai, baina gehiago egiteko, eta jasotzeko, ere aukerak egon dira.

Bederatzigarren minuturako Ezquerrok bi aldiz zulatua zeukan Runjeren atea, baina etxekoak ez dute etsi eta Onyewuren bitartez sartu dira lehian. Halaz ere, gure kontraerasoak erabakigarriak izan dira oso eta Runjek Iraolaren penaltia desbideratu duen arren, Yestek ezarri du bat eta hirukoa atsedenaldia baino lehen. Bideratuta zegoen sailkapena baina zailena falta ei zen.

Bigarren zatian berehala ikusi da zurigorrien asmoa argia bezain zuzena zela: partida lehenbailehen amaitutzat ematea. Pentsatu eta egin: Jokaldi sakona erditik eta Tikorekin hormarena egin ostean, Etxeberriak baloia utzi dio Ezquerrori, gaueko bere hirugarrena egin zezan. Horregatik baloia eraman du etxera partidaren amaieran.

Hor bai erabakita utzi dugula norgehiagoka. Amaieraino amets egiteko gaua borobildu dute lehoiek. Iraolak penaltiz, honetan bai, egin du bosgarrena. Buruz egin du Del Hornok seigarrena eta, partida asko oraindik falta zela, Etxeberriak zazpigarrena Yesteren pase bikaina aprobetxatuz eta bertaratu diren 2.000 zale pasatxoen zoramenerako. Hori, euren etxeetan partida segitu dutenen poza ahaztu gabe.

Zazpi gol historiarako, partida bat gordetzeko eta hiru lehiaketetan bizirik hurrengo urtera arte egoteko. Ez da makala baina historia dagoeneko, domekan Liga Zaragozan zain dago eta. Taldeak badaki kanpoan nola irabazten den, badaki “infernuak” nola gainditzen diren eta erakutsi du egun garrantzitsuenetan aurpegia nola ematen den.

Bideoak ikusi:video1video2video3

Ficha técnica