
Angulo, lagatu gisa Tarragonako Nasticera
Angulo, lagatu gisa Tarragonako Nasticera
Athletic Clubek eta Tarragonako Nasticek akordioa gauzatu dute gaur arratsaldez Igor Angulo jokalariak 2005eko ekainaren…
Athletic Clubek eta Tarragonako Nasticek akordioa gauzatu dute gaur arratsaldez Igor Angulo jokalariak 2005eko ekainaren 30ra arte lagatu gisa joka dezan.
Jokalariak berak eta Txema Noriega, futbol oinarriko koordinatzaileak, prentsaurrekoa eskaini dute barikuan, hilaren 31an, 11:00etan Lezaman.
Bertan, zerau adierazi du jokalariak: “Aurrerapausoa da niretzat Nasticera joatea. Minutuak izango ditut bertan, behar bada hemen denboraldia amaitu bitartean ezin izango nituenak. Gainera lagungarria izango da bertan bizkaitar edota Athleticen ibilitako jokalariak egotea. Maila handikoa da Bigarrena eta nire ibilbidean pauso bat besterik ez da hurrengo denboraldian hemen egoteko”.
