Athletic Club

Gabonetako Ekitaldiak: Afari Ofiziala

Gabonetako Ekitaldiak: Afari Ofiziala

Athletic Club-eko zuzendaritza batzak eta lehen talde zurigorriko jokalariek Gabonetan elkarrekin ospatzen ohi duten biltzarra…

Athletic Club-eko zuzendaritza batzak eta lehen talde zurigorriko jokalariek Gabonetan elkarrekin ospatzen ohi duten biltzarra ospatu dute gaur ostegunean, hilak 30. Oraingoan, Bilboko Carlton hotelean afaria izan dute iluntzeko 20.30etan hasita.

Komunikabideen telebista-kamera eta argazkilari guztiek talde osoaren argazkia egiteko parada izan dute aipatutako hotelaren hall-ean afaria hasi aurretik.

Afarian presidenteak brillanteen eta urrezko entseina eman dio Pablo Orbaiz jokalariari, Real Mallorca-ren kontra Athletic Cluben jokatu duen Ligako ehungarren partida betetzeagatik.

Gainera, Roberto Pampin, Javi Casas, Aritz Solabarrieta eta Gorka Azkorra aurtengo denboraldian lehen taldearekin debuta egin duten lau jokalariei oroimenezko erlojua eman die.

Ekitaldi honen irudiak klub-eko web orrialde ofizialean izan dira eskuragarri komunikabideentzat.