Deialdia Amorebietarako, Guerrero ere
Ernesto Valverde entrenatzaileak honako 19 jokalari deitu du eguaztenean, hilaren 5ean, Zornotza-Amorebietan Pablo Zuluaga jokalariaren…
Ernesto Valverde entrenatzaileak honako 19 jokalari deitu du eguaztenean, hilaren 5ean, Zornotza-Amorebietan Pablo Zuluaga jokalariaren omenez lagunarteko partida jokatzeko: Lafuente, Pampín, Casas, Felipe, Bordas, Javi Gonzalez, Lacruz, Jonan, Arriaga, Cesar, Azkorra, Solabarrieta, Ormazabal, Moya, Alex Goikoetxea, Ibon Gutierrez, Gontzal, De Paula eta Llorente.
Pablo Zuluagak berak Athletic Cluberi eta Julen Guerrerori eskatu die ea posiblea zen deialdian sartzea eta entrenatzaileak Guerrero sartzea erabaki du. Beraz 20 jokalari daude deialdian.

