
Numantziak 1-Athletic Clubek 1: Hotz-beroa
Numantziak 1-Athletic Clubek 1: Hotz-beroa
Etxetik kanpoko puntua urratuz ekin dio Athletic Clubek 2005 urteari, Numantziaren futbol zelaian banako berdinketa…
Etxetik kanpoko puntua urratuz ekin dio Athletic Clubek 2005 urteari, Numantziaren futbol zelaian banako berdinketa erdietsi ostean. Hotza eta beroa izan du norgehiagokak, hotza termometroan eta zelaian, izoztuta area batean eta gero eta izoztuagoa gainerako guneetan. Beroa harmailetan bi mila baino askoz jarraitzaile zurigorriek taldeari sostengua eman diotelako eta amaieran jokalariek eskertu egin dute laguntza paregabea.
Hotza eta beroa. Beroa hasiera ona egin ostean, Ezquerroren bi abagune lehen hamar minutuetan soropil izoztuan… eta hotza Tevenetek bi abisu utzi dituelako Orbaiz urrutitik saiatu baino lehen. Horrela joan da lehen ordu erdia eta 32. minutuan Juanluren boleak Gurpegiren buruarekin egin du topo. Bazirudien atsedenaldian golik gabeko berdinketa izango zela nagusi, baina Del Hornoren buruak ahalbideratu egin du zero eta batekoa lehen zatiko luzapen luzean.
Bigarren zatian erabakitzeko prest agertu da gure taldea eta Gurpegiren burukadak eta Prietoren areaz kanpoko zartakoak utzi dute testigantza. Partida kontrolpean zegoenean, Tevenetek gauzatu egin du bere nahia eta 65. minutuan areaz kanpotik indarrez jaurti du. Baloiak abiadura biderkatu du izotzari esker eta Aranzubiaren gorputzaren azpitik sartu da. Berdinketaren ostean unerik zailenak iritsi dira, baina Aranzubiak ondo erantzun dio Teveneten falta jaurtiketari eta Pinedak kanpora bidali du 75. minutuan. Gure aldetik Jonanen jaurtiketa izan da jokaldirik arriskutsuena 88. minutan, baina kornerrean amaitu da saiakera.
Etxetik kanpo beste puntu bat lortu eta gero, Kopan dago erronka, Lanzaroteren aurka eguaztenean. Horregatik domekako saioan ez da Valverde entrenatzailea egongo, Navalcarnero-Lanzarote partida ikusten egongo da eta.
