Mila sarrera Valladoliderako
Athletic Clubek mila sarrera eskatu du Valladolid-Athletic Club Kopa partidarako. Sarrera guztiak 20 eurokoak dira…
Athletic Clubek mila sarrera eskatu du Valladolid-Athletic Club Kopa partidarako. Sarrera guztiak 20 eurokoak dira eta San Mameseko txarteldegietan egongo dira salgai bazkide eta abonatuentzat lehendabizi eta geroxeago publikoarentzat jarraian agertzen diren egun eta orduetan:
TXARTELDEGIAK: Barikuan hilaren 28an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara eta astelehenean, hilaren 31an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Bazkide zein abonatuek erosiko ez dituzten sarrerak arestian agertzen diren egunetan, salgai jarriko dira publikoarentzat ondoan agertzen diren egun eta orduetan.
EGUNAK ETA ORDUAK: Martitzenean, otsailaren 1ean 10:30etatik 13:00etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Jesarlekua eta salneurria bakarra da bazkide, abonatu zein publikoarentzat:
TRIBUNA B ( ESTALITA ) 20 €

