Athletic Club

Yestek ez dauka hausturarik

Yestek ez dauka hausturarik

FRAN YESTE: Valladoliden aurkako lehian kolpea jaso zuen eta saihetseko minez zegoenez aldaketa eskatu zuen….

FRAN YESTE: Valladoliden aurkako lehian kolpea jaso zuen eta saihetseko minez zegoenez aldaketa eskatu zuen. Egunean bertan erradiografiak egin zizkioten San Sebastian eritetxean eta saihetseko hausturarik baztertu zen. Eguaztenean minez zegoen eta gimnasilekuan egin du lan. Lesioaren bilakaera kontrolpean egongo da hurrengo partidei begira.

MARI LACRUZ: Erresonantzia magnetikoa egin zaio San Sebastian Eritetxean eta horren arabera zartadura arina atzeman zaio bere belauneko kanpoko albo-lotailuan, bestelako zauririk gabe. Txirrindulan eta gimnasilekuan ekin dio lanari.

ANDER MURILLO: Hobera doa, bere eskuin orkatilan izan zuen deltoideo lotailuan eragina izan zuen kolpe-zartaduratik hobera doa.

ISMAEL URZAIZ: Taldearekin egiten du lan, bere ezker orkatilan ondoeza arina duen arren.