Athletic Club

Peña Alcalaínaren ekitaldiak

Peña Alcalaínaren ekitaldiak

Zapatuan, otsailaren 19an, Athletic Clubek Real Madrilen aurka jokatzeko Santiago Bernabeura egiten duen bisitaldia dela…

Zapatuan, otsailaren 19an, Athletic Clubek Real Madrilen aurka jokatzeko Santiago Bernabeura egiten duen bisitaldia dela eta, Athletic Clubeko Peña Alcalaínak hainbat ekitaldi egingo du bere hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz. Ekitaldirik nagusiena senidetasun bazkaria izango da, peñaren bazkide zein laguntzaileentzat espreski prestatuta, nahiz eta bertan gonbidatutako peñak ere egongo diren, Nazioarteko Peñen Federazioaren ordezkaritzak egingo duen legez. halaber esan asmo bera agertu duela Athletic Clubeko zuzendaritza batzak.

Bazkariaren ostean, Peñaren egoitzan bilduko dira gonbidatuak, poteoa burutzeko eta partida ikusteko. Guztion asmoa jaiari amaiera ezin hobea ematea da lehoien garaipenarekin.