Athletic Club

Azterketa berria eta ikuspegi onak

Azterketa berria eta ikuspegi onak

Vienako Austriak bere web orrialdean azaltzen duenez, 13:30ean azterketa berri bat egin da Ernst Happel-Stadionen…

Vienako Austriak bere web orrialdean azaltzen duenez, 13:30ean azterketa berri bat egin da Ernst Happel-Stadionen egoeraz jabezeko eta, dirudienez, emaitza onekin. Bisitaldian Fritz Stuchlik (FIFA epailea), Markus Kraetschmer (Vienako Austriaren gerentea) eta Dietmar Kurzawa antolakuntza burua, Walter Weiss stadiumaren enpresa burua eta baita ere Alfred Ludwig, ÖFBren idazkari orokorra.

Fritz Stuchlik epaileak telefonoz esan dio UEFAri, berarengatik izango balitz, partidaren hasiera “oraintxe bertan” seinalatuko zuela.

Martitzenean arratsaldez UEFAren delegatua eta Athletic Clubeko idazkari orrokorra Juan Ignacio Añibarrok hartuko stadiumera abiatuko dira eta epaileek bisitaldi bera egingo dute eguaztenean 17:00etan.

Hala eta guztiz ere, eta pasa den astean Athletic Clubeko zaletuek zein Athletic Clubeko espedizio ofizialak berak pairatu behar izan zutena gezuzrra izango balitz bezala, badirudi txantxetarako gogoa duela Vienako Austriak. Gauzak horrela, gure idazkari orokorra espioitzat hartzeaz gainera (UEFA zein Vienako Austriarekin berarekin lotu ditu aurrez aurretik bilerak) Bilbon erori den elurraz ari dira… San Mamesek ez duela berogailurik belarraren azpian esateraino. Euren lasaitasunerako, hona hemen San Mamesen irudiak, martitzenean 17:00etan.