Athletic Club

Ikuspegi ona

Ikuspegi ona

Gaur goizean 10:00etan egin den ohiko bileran UEFAko delegatuak esan duenaren arabera, Vienako Austriak emandako…

Gaur goizean 10:00etan egin den ohiko bileran UEFAko delegatuak esan duenaren arabera, Vienako Austriak emandako txostenetan eguerdirako elur gehiagorik ez duela egingo esaten da. Arratsalderako 3 graduko tenperatura espero da eta izotz beltzaren arriskua ekidituko litzateke.

Goizeko 11:00etan 200 pertsona inguru ari dira lanean. Orain arte, zelai erdia elurrez libre dago eta beste erdian ari dira buru belarri. Hala eta guztiz ere, Athletic Clubeko espedizioa ohi baino lehenago abiatuko da futbol zelairantz zoropilaren egoeraz denboraz jabetzeko.