300 baino aulki gehiago apurtu dute
Txikizioa utzi dute atzean Austriako jarraitzaileek San Mamesetik pasa ostean, konkretuki Ipar Aurrealdean bildu zirenak….
Txikizioa utzi dute atzean Austriako jarraitzaileek San Mamesetik pasa ostean, konkretuki Ipar Aurrealdean bildu zirenak. Kalteen artean azpimarragarrienak dira jesarlekuetan eragina dutenak. Une honetan batzuk konpontzen ari diren arren domekan Albacete Balompieren aurkako lehian erabili ahal izateko, 300 baino gehiago dira apurtu dituzten aulkiak eta batzuk ere San Mameseko soropilera bota zituzten.

