Athletic Club

Tzibi: “Hemen apalak izatea da gakoa”

Tzibi: “Hemen apalak izatea da gakoa”

Aitziber Juaristi, ‘Tzibi’, Athletic EFT-ren kapitaina da Nerea Onaindia erretiratu zenez geroztik. Hile amaieran 29…

Aitziber Juaristi, ‘Tzibi’, Athletic EFT-ren kapitaina da Nerea Onaindia erretiratu zenez geroztik. Hile amaieran 29 urte beteko dituen Gamiz-Fikako atzelaria Mini Estadin garaipena lortu duelakoan dago, nahiz eta berdinketa batekin talde zurigorriak Superligako bere hirugarren titulua segidan lortuko lukeen.

Noiz hasi zinen futbolean jokatzen?
Gainerakoak bezala: ikastolan mutilekin jokatzen, gero Bizkerrera jo nuen eta beranduago Sondikara, hori talde hobeago batera joatea suposatzen zuelako. Geroago Leioara eta azkenean Athleticera. Horretaz aparte, Bizkaiko eta Euskadiko selekzioetan jokatu dut.

Kirolatik kanpo, beste lanik al duzu?
Tabernari lez eta garbiketa empresa batean lan egin dut, eta egun langabezian nago. Nahiko zaila da lana lortzea ordutegiengatik, leku eskasetan seietan alde egiten uzten dizutelako.

Emakumezkoen futbola nahiko baloratua dagoela uste al duzu?
Ez. Beno, mailen arabera da. Gizarte mailan, oso erantzun ona izan dugu eta gurea epe mugatu batekoa ez zela erakutsi dugu. Egun talde bat animatzera joaten den 10.000 zale ia ez dago. Hemen jendea gurekin dago eta horrek indarberritzen gaitu hona heltzeko ahalegin handiak egin baititugu.

Athletic Cluben izenean jokatzeak zer suposatu du zure bizitzan?
Ametsa betetzea, gainontzekoentzat bezala. Edozeini hau bizitzea gustatuko litzaiokeen gauza handia da. Pentsaezinekoa zen ha garai batean, amak eta lagunek esaten ohi zidaten mutila izan beharko nintzatekeela Athleticen jokatu ahal izateko (barrezka). Eta hara hemen, emakumea naiz eta Athleticen jokatzen dut.

Zure neba eta entrenatzailea pertsona bera izatea zaila egiten al zaizu?
Bai, jendeak uste duena baino gehiago. Demagun zure aita empresa baten zuzendaria dela eta jendeak uste duela kontaktu horregatik enpresan sartu zarela. Hark bere lana dauka eta entrenatzaile eta jokalari baten arteko erlazio bezain normala dugu. Hala ere, zelaietatik kanpo ez dugu askotan bat egiten. Etxean normaltasunez hitz egiten dugu, Iñigok hobeto bereganatzen du guzti hau baina niri ez zait batere gustatzen gauza hauek kalera irtetzea. Erraza dirudi baina gehiago exigitzen zaituzte.

Zein da Athletic Club-en arrakastaren sekretua zure ustez?
Sekreturik ez dago. Aldageletan denek idei berbera jarraitzen dugu eta lan asko egiten dugu. Agian, gainerako taldeetan nagusi gehiago izateagatik asaldatuagoa daude, baina hemen apalak izatea eta ideia berdina jarraitzea dira gakoak. Ideia hori oker egongo balitz ere ildo beretik joatearekin bat egin behar dugu.

Maribel Dominguez mexikarra edo Milene Domingues brasildarraren etorrerari buruz, zer eritzi duzu?
Ez dakit. Maribel Dominguez ondo ari da jokatzen eta ona dela dirudi, baina Milenerena ez dut ondo ulertzen, zelaian ez du ezer erakutsi. Oihartzun guzti hori emakumezkoen futbolari orohar eman beharko litzaioke.

Athletic Club-en arrakasta denbora luces mante daitekeela uste al duzu?
Behar bezala eta daukaguna zainduz gero eta hortik bilatuz hobetzen ahalenginduz gero, ez da arazorik egon behar. Gertatu digun guztia ez da bat-batean etorri. Lehen Superliga irabaztea ez genuen buruan, eta bigarrenean zein hirugarrenean faborito ginen. Gainerako taldeak atzekaldean gogor defendatzen dira gure aurka jokatzen dutenean. Jokalari onak irtetzeko zaindu egin beharko ditugu, geroago lan horrek merezi izaten duelako. Burgos bezalako hirietan alde egiten dute. Hemen ezberdinak gara.

Emakumezkoen futbolean idolorik edota erreferenterik al duzu?
Idolo hitza ez dut gustoko, bakarrik nire ama miresten dut. Hala ere, Nerea Onaindia da erreferente argia kirol zein gizarte mailan, futbolari gisa ez ezik pertsona bezala eta ordezkatzen duenagatik ere.

Ba al duzu betetzeko kirol ametsarik?
Ez dakit, Lehen Mailako taldeek konpromisoa hartzea gustatuko litzaidake, baina izan dudanagatik pozik nago. Horrela jarrai dezala garrantzitsua da. Futbola utzi eta gero, partidak etxetik ikustea eta maila hobetu dela egiaztatzea gustatuko litzaidake.

Igandean hirugarren Superliga eskuratzeko aukera izango duzue. Partida erabakigarri honetaz zer nolako iritziak dituzu?
Beno, berdinketa lortuz ere txapeldun izan gaitezke baina irabazten ahaleginduko gara, hori delako hobeto egiten dakiguna. Irabaziko dugulakoan nago. Gainera, ospatzeko zelai polit batean jokatuko dugu. Nire kirol bizitzaren azken minutura arte aprobetxatu behar dudala argi daukat.