Athletic Club

Athletic Club Bartzelonan

Athletic Club Bartzelonan

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago zapatu arratsaldez geroztik. Domekan, zapatuan legez bero itzelarekin, hotelaren inguruan…

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago zapatu arratsaldez geroztik. Domekan, zapatuan legez bero itzelarekin, hotelaren inguruan egon dira goizez, 14:00etan bazkalduko dute eta 19:00etan abiatuko dira Montjuicera.

Eguerdian EEFF-k agindutako bilera egin da Montjuicen, Lizondo Cortes epaile zein klub bietako ordezkariekin. Bertan ordutegia eta segurtasunari buruzko arauak finkatu dira, bideomarkagailurik eta erlojurik ez direla egongo gogoratzeaz gainera.