
Emakumezkoena |
UEFA Women’s Cup jokatuko du Athletic Clubek irailean
UEFA Women’s Cup jokatuko du Athletic Clubek irailean
Athletic Club UEFA Women’s Cupeko bigarren kanporaketan sartuko da, lehen kanporaketatik at geratu diren zazpiren…
Athletic Club UEFA Women’s Cupeko bigarren kanporaketan sartuko da, lehen kanporaketatik at geratu diren zazpiren artean sartu baitu UEFAk azken hiru denboraldiotako koefizientea kontuan hartuta.
Bigarren kanporaketan lauko multzoak osatuko dira eta Athletic Club B3 Multzoan egongo da FFC Frankfurtekin eta lehen kanporaketatik irtengo diren beste bi talderekin batera. Bigarren fase hau irailaren 13tik 17ra jokatuko da. Turbine Postdam txapelduna, aipaturiko Frankfurt, Djurgarden, Arsenal, Brondby eta ZFK Masinac ere zuzenean sailkatu dira.
