UEFA Women’s Cup: egutegia
Egutegi aldaketa egon da UEFA Women’s Cupen. Aurrekoan UEFAk Athletic Clubek lehen kanporaketa jokatu behar…
Egutegi aldaketa egon da UEFA Women’s Cupen. Aurrekoan UEFAk Athletic Clubek lehen kanporaketa jokatu behar ez zuela iragarri bazuen ere, oraingoan, Azerbaiango talde baten sailkapena dela medio, lehendabiziko fasea jokatu behar duela jakinarazi dute.
Beraz, Athletic Clubek A3 multzoan egongo da Holandako Saestum, Eskoziako Glasgow City eta Belgikako Rapide Wezeemal taldeekin batera. Partidak Holandako zelaietan jokatuko dira abuztuaren 9tik 13ra eta multzoko txapelduna sailatuko da.
2005-08-09 Athletic Club-Glasgow City (16:00)
2005-08-09 Saestum-Rapide Wezemaal (19:00)
2005-08-11 Athletic Club-Rapide Wezemaal (16:00)
2005-08-11 Glasgow City-Saestum (19:00)
2005-08-13 Saestum-Athletic Club (16:00)
2005-08-13 Rapide Wezemaal-Glasgow City (16:00)
Bigarren kanporaketan irabazleari egokituko zaio B1 multzoan jokatzea Alemaniako Turbine Potsdam europar txapeldunarekin eta A1 zein A2 multzoetako txapeldunekin. A1 Multzoan Montpellier frantziar Estatuko taldearekin batera Portugalgo SU 1. Dezembro (antolatzailea) Ipar Irlandako Glentoran Belfast United eta Galeseko Cardiff daude. Bestalde, A2 multzoan Austriako Neulengbach, Italiako Bardolino Verona, Irlandako University College Dublin eta bigarren kanporaketa hau antolatzen duen Kroaziako Maksimir taldea daude.

