Harrobi Txartelaren aurkezpena
Barikuan, uztailaren 29an, 11:30ean, Harrobi Txartela aurkeztu du Athletic Clubek Ibaiganen. Agerraldian, Fernando Lamikiz presidentea,…
Barikuan, uztailaren 29an, 11:30ean, Harrobi Txartela aurkeztu du Athletic Clubek Ibaiganen. Agerraldian, Fernando Lamikiz presidentea, Juan Manuel Delgado zuzendaritza batzako kidea eta Jon Berasategi marketing zuzendaria egon dira.
Definizioa
-San Mamesen sartzeko txartela, pertsonala eta besterezina, 23 urte behekoentzat.
-Jesarlekuak non?
San Mameseko Ipar eta Hegoko Aurrealdeak. Eserleku kopuru mugatua: 1.966.
Helburuak
-San Mamesarako sarbidea gazteentzat erraztu, diru baldintza onak eskainiz eta lehentasunezko aukera emanez 23 urteetatik aurrera bazkidea egiteko.
Klubeko bazkidegoa gazteagotu.
-Ate atzeko bi aurrealdeetatik taldeak jasotzen duen sostengua bultzatu, futbol-zelaia birmoldatu zenetik animazioaren ardatza izan da-eta.
Abantailak
-“Bazkidegaiaren” izaera onartu.
-Sarbide kuotarik gabe. Harrobi Txartelaren jabea bazkidea izateko aukera gauzatzen denean soilik kobratuko litzateke sarbide kuota.
-2006 urterako kuota: 300euro. (Gazte batek 2005. urteko falta den seihileko Harrobi Txartela hartu gura izenez gero, soilik zatiari dagokiona ordaindu beharko luke).
-Futbol zelaira sartzeko eskubideak:
Ligako partida guztiak, Klubeko egunak ezik. Egun hauetan erreserbatuko zaio sarrera bazkideak jesarleku horretarako duen salneurrian.
Kopako partidak final laurdenetara arte. Egun hauetan erreserbatuko zaio sarrera bazkideak jesarleku horretarako duen salneurrian.
Interesik izan ezkero abuztuaren 8tik aurrera San Mameseko takilletan. Aurkeztu bi argazki eta NANren fotokopia batekin. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara, astelehenetik ostiralera.
-Harrobi txartela – Deskripzioa eta salneurriak (powerpoint)

