Athletic Club

Kontratuen luzapenak

Kontratuen luzapenak

Fran Yestek eta Iñaki Lafuentek eta Athletic Clubek luzatu dituzte kontratuak. Kontratu berriak 2010eko ekainaren…

Fran Yestek eta Iñaki Lafuentek eta Athletic Clubek luzatu dituzte kontratuak. Kontratu berriak 2010eko ekainaren 30ra arte egongo dira indarrean. Yesteren ezeztapen klausula 30 milioi eurokoa izango da, eta Lafuenterena 24 milioikoa.

Fernando Lamikiz Athletic Clubeko presidenteak, Txema Noriegak eta Fran Yeste jokalariak prentsaurrekoa eskainiko dute ostegunean, hilaren 4an, 12:45ean Ibaiganen.

Halaber, Fernando Lamikiz presidenteak, Txema Noriegak eta Iñaki Lafuente jokalariak prentsaurrekoa eskainiko dute ostiralean, hilaren 5ean, 12:45ean Ibaiganen.