
EuskoTranek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – Sevilla norgehiagokarako
EuskoTranek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – Sevilla norgehiagokarako
Datorren igandean, urriaren 16an, EuskoTranek, Bilboko Tranbiaren zerbitzu berezia prestatuko du, egun horretan, Athletic-ek Sevilla…
Datorren igandean, urriaren 16an, EuskoTranek, Bilboko Tranbiaren zerbitzu berezia prestatuko du, egun horretan, Athletic-ek Sevilla F.C. partidari begira.
Horrela, Atxuritik gaueko 21:20ak arte, 12 minutuz behingo maiztasunak aurreikusten dituen igande arratsaldeetako ohiko ordutegia indartu egingo da, eta zerbitzu bereziak jarriko dira 19:30ak eta 21:00ak bitartean 10 minutuko maiaztasuna eskaini ahal izateko. Horrez gain, bi zerbitzu berezi aterako dira Pio Barojatik, 20:26 eta 20:36an.
Partida amaitu ondoren, Basurto, San Mames eta Sabino Arana geralekuetatik Atxuri noranzkoan eskainiko den zerbitzua indartu egingo da, eta bi zerbitzu berezi jarriko dira, geraleku hauetan dauden bidaiari guztiak eramaten ahal izateko. Basurtotik azken tranbia 23:25ean aterako da.
