Athletic Club

Mendilibar: ‘Aukera okerragoak zeuden’

Mendilibar: ‘Aukera okerragoak zeuden’

Jose Luis Mendilibar entrenatzailearen ustez, “errespetuz hartzen dugu Hospitalet taldea, atzoko kanporaketetan ikusi zen bezala…

Jose Luis Mendilibar entrenatzailearen ustez, “errespetuz hartzen dugu Hospitalet taldea, atzoko kanporaketetan ikusi zen bezala ez da erraza izaten Lehen Mailako taldeontzat. Gainera, Hospitalet gai izan zen Nasticen aurka 0-2 bati buelta emateko. Dena den, balizko etsaiak ikusita aukera okerragoak ziren Bigarren A Mailako liderra Xerez, Eibar edo Lleida. Soropilari dagokionez, belar artifizialeko zelaia da, baina aukerak dauzkagu Lezaman bertan trebatzeko. Oraingoz azaroaren 9an jokatzeko prest gaude eta deialdirik balego, 30era atzeratuko genuke”.

Gurpegi: ‘Kanporaketa zaila izango da. Belar artifizialean jokatzeko guk baino ohitutago dagoen aurkari zaila da. Oharkabetzerik ez dago. Duela urte bat 2-1 galdu genuen Lanzaroteren kontra berdegune mota horretan, baina itzuleko partida geneukan eta orain partida bakar batean kanporaketa erabakiko da. Bereak eta bi eman behar izango ditugu zortzirenetan izateko.’

Etxeberria: ‘Lehenengo eta behin, aurkaria errespetatzen dugu. Gainera, belar artifizialeko zelaian jokatzeak Hospitalet taldeari aukera gehiago eman diezaioke. Mailaren diferentzia izan arren, partida bakarreko kanporaketa hauek aurrera ateratzea askotan zaila dela zer esanik ez dago. Partida zaila izango dela jakitun gara baina, bene-benetan, Athletic faborito nagusia dela uste dut.’

Fernando Lamikiz: ‘L’Hospitalet talde ona da. maila handiko jokalariekin. Aurkaria errespetatu behar dugu eta lehenengo kanporaketa hauek Kopa txapelketaren arriskutsuenak direla kontutan izan. Gainera, etxean jokatuko dute eta belar artifizialeko zelaian, beraz, gu baino ohitutago daude. Objektiboki, Athletic faborito dela uste dut baina ez dugu ahaztu behar oso kontzentraturik eta ehuneko ehunean jokatu behar dugula.’