
Pablo Orbaiz: ‘Athleticera etorri nintzenean bere filosofiak erakarri ninduen’
Pablo Orbaiz: ‘Athleticera etorri nintzenean bere filosofiak erakarri ninduen’
Pablo Orbaiz ereduzko kirolaria dugu zelaiaren barruan eta kanpoan ere. Nafarrak 26 urte ditu eta…
Pablo Orbaiz ereduzko kirolaria dugu zelaiaren barruan eta kanpoan ere. Nafarrak 26 urte ditu eta azken seirak Athletic Clubekin egin ditu, baina talde zurigorrian pisu handia omen du. Gizon zuzena eta adeitsua da eta hitzez nahiko laburra izateak lotsatia dela adierazten du. Elkarrizketa guztietan erantzunak xehe-xehe pentsatzen ditu. Inprobisatzerik ez du gogoko. Hala ere, berdegunean bere jarrera erabat aldatzen zaio eta bere itxurazko lotsa eztabaida gabeko lidergoan bihurtzen da. Berritasunik ez, beraz. Nigeriako 20 beheko Mundialean, 1999an, Pablo Orbaiz Dani Aranzubiak eta Fran Yestek ere jokatu zuten talde txapeldunaren kapitaina izan zen.
Erdilari iruindarrak Athletic Clubek Liga txapelketan duen egoera bideratzeko ahaleginetan arreta osoa jarrita dauka. Izan ere, gai honekin erlazionatutako galderak “oraintxe ez naiz horretaz pentsatzen ari” esaldiarekin erantzuten du. Orbaizen izaera da: zale zurigorriek itxaropen handiak dituzte bere errendimenduarengan, ereduzko profesionala baita.
Seigarren urtea bete duzu zurigorriz jantzita, 21 urterekin Osasunatik etorri zinelako. ¿Zerekin aurkituko zinela Bilbon pentsatu zenuen?
Nire klubetik sekulan atera ez nintzenez, ez nuen imajinatu ere egin zerekin aurkituko nuen. Hori bai, aldageletan jokalari onenekin bat egingo nuela eta Osasunan zegoen baino oihartzun handiagoa zuen talde batera joango nintzelaren susmo izan nuen.
Zer komentatu zizun familiak taldeaz aldatuko zenuela esan zenionean?
Ez dut ongi gogoratzen, eman nituen urratsetaz jakinaren gainean zeudelakoan nago, baina joango nintzela haiei esateko unerik ez zen egon.
Zerk erakarri zintuen Athletic Club proiektuan?
Hainbat gauza: banekien jokalari eta zale onak zeudela eta, nola ez, mundu guztian ez dagoen filosofia bat. Betidanik talde berezia izan delakoan nago.
Heldu zinenetik Athletic Clubi buruz zenuen ideia aldatu al da?
Ez, ez da ezertan aldatu, ideia bera izaten jarraitzen du. Gure mugekin eta gure bertuteekin, onerako eta txarrerako, hor gaude.
Zure kirol ibilbidearen une garrantzitsu bat El Sardineron (2003ko urtarrilaren 4an) jasan zenuen lesioa izan zen. Arazo horrek zure ibilbidean aldaketa handia ekarri zaitu?
Agian bai, baina edozeini bere kirol ibilbidea gerta dakizkiokeen gauzak dira. Zure burua hobetzera behartzen zaitu eta daukazunari balio handia ematea ere.
Zer pentsatzen da une horietan?
Nire kasuan, nahiko lasai nengoen, egoera mota hauek kontrolatzeko gai ez zarelako eta onartu behar dituzu datozenean.
Aurre egin behar zenion sei hilabeteko birgaitzeari nahiko gogorrak omen ziren… Zer nolako sentipenak izan zenituen?
Osatzeko gogo handiak sentitzen dira. Une horretan ez daukazuna beti nahi duzu. Makuluekin zaudenean eta ezin duzunean ibili, lehenengo eta behin makulu horiek uztea nahi duzu. Eta utzi dituzunean, hurrengo nahia korrika egitea da. Eta korrika egiten duzunean baloia hartu nahi duzu. Beti nahi duzu une horretan ez daukazuna. Epeak finkatu behar dira pixkanaka.
Zurigorriz zaudenez geroztik, lau entrenatzaile ezagutu dituzu: Rojo, Heynckes, Valverde eta Mendilibar. Bakoitzak egin duen lanari buruzko zer nolako balorazio egiten duzu?
Izan ditudan entrenatzaile guztiek edozer irakatsi naute eta hitz onak ditut guztientzat. Bakoitzak bere entrenatzeko moduak ditu eta une bakoitzean, guztiekin hobetzeko ahaleginak egin behar dira. Denei asko eskertu behar diet, beti gauza ugari ikasteko pertsonak direlako. Esperientzia handiak bizi izan ditut eta horrek laguntzen zaitu. Hain onak ez ziren gauzak ez errepikatzea eta onak zirenak hobetzea, ikasten duzu.
Athletic Clubekin bizi izan duzun unerik zoriontsuena?
Liejako garaipena UEFAn, suposatzen dut.
Tristeena?
Orain bizi ari garena.
Azken urteotan Espainiako selekzioaren deialdietan sartu ohi zara, baina azkenengoetatik kanpo geratu zara. Zer nolako balorazioa egiten duzu?
Naturaltasun osoz hartzen dut. Espainiako selekziora joatea tokatu zitzaidanez, orain ez zait tokatzen eta ez da ezer gertatzen. Gainera, orain kezka handiago dut eta bestea sasoi on baten saria baino ez da.
Espainiak Munduko Txapelketarako sailkatzea lortuz gero, edozein jokalarirentzat saria izango litzateke Alemanian egotea…
Egia esan, orain ez dut horretaz pentsatzen ari. Daukagunarekin nahikoa dugu eta orainarekin kontzentratzeko ahaleginak egiten ditut.
Amaitzeko, Zein da Pablo Orbaizen kirol etorkizuna?
Orain ez dut horretaz pentsatzen ari, egun dudan helburu bakarra taldea bide onera itzultzea delako eta hori nahikoa dela deritzot.
