Zozketa dela eta, erreakzioak
Athletic Clubeko jokalariek Real Madrilen aurkako lehiaren zailtasunaz ohartzen dute, Ligan Valentziaren aurka jokatu beharreko…
Athletic Clubeko jokalariek Real Madrilen aurkako lehiaren zailtasunaz ohartzen dute, Ligan Valentziaren aurka jokatu beharreko partidak lehentasun osoa daukala aipatzeaz gain. Hona hemen iritzi batzuk.
Joseba Etxeberria: Ez dabil bere sasoi onenean Real Madril, nahiz eta kalitate handiko jokalariak dituen. Gure aldetik iluso asko jarri ditugu Kopan. Aurrera aterako dugu kanporaketa.
Fran Yeste: Zozketatzeko zeudenen artean zailenetakoa zen Real Madril, baina ilusioz beterik gaude eta dena emango dugu aurrera jarraitzeko.
Luis Prieto: Zaila da oso tokatu zaigun arerioa, baina hauek ere ez dira konfiaturik egongo.
Unai Expósito: Kopan, bi partidatara eta maila bereko taldeen artean edozeinek aurrera jo dezake.
Felipe Guréndez: Arerio zaila, zalantzarik gabe, baina ezin da esan bi partidatara gainditu ezin izango dugunik, batez ere ditugun ilosioak kontuan hartuta.
Ander Murillo: Valentziako partida garrantzitsuena dela kontuan hartzeaz gainera, zaila da kanporaketa.
Carlos Gurpegi: Kanporaketa zaila da oso, baina erakargarriagoa izango da club biek daukaten historia dela eta.
Mikel Dañobeitia: Zaila, Real Madrilen aurka jokatzeak kanporaketa are erakargarriagoa bihurtzen duen arren.
Julen Guerrero: 2006ko hasiera eskakizun handikoa izango da. Real Madrilen 2002an jokatu genuen finalerdia baino hobeagoa izango dela espero dugu.
Fernando Llorente: Zaila da oso, beharbada kanporaketarik erakargarriena.

