Athletic Club Valentzian dago
Athletic Clubeko espedizioa Valentzian dago. Ostiralean iritsi zen 19:15ean NH Center hotelera. Gaur zapatuan 11:00etan…
Athletic Clubeko espedizioa Valentzian dago. Ostiralean iritsi zen 19:15ean NH Center hotelera. Gaur zapatuan 11:00etan hainbat jokalarik paseoa eman dute hotelaren inguruan, 11:45ean izan da entrenatzailearen hitzaldia, 13:15ean bazkaria eta 18:15ean abiatuko da taldea futbol zelairantz.
Bestalde, talde bietako zuzendaritza batzako partaideek ohiko bazkaria egin dute 14:30ean.
Eguraldiari dagokionez, ez du ematen neguan gaudenik, zeruan hodeirik ez eta eguzkipean hogei gradu inguru dago, nahiz eta partidaren ordurako freskatuko den.

