Deialdiak
Zuriñe Gil, Eli Ibarra, Iraia Iturregi, Irune Murua, Amaia Olabarrieta eta Ainhoa Tirapu jokalariak deitu…
Zuriñe Gil, Eli Ibarra, Iraia Iturregi, Irune Murua, Amaia Olabarrieta eta Ainhoa Tirapu jokalariak deitu ditu EFF-k Euskadiko 25 urte azpiko selekzioak urtarrilaren 17an, 16:00etan Zarautzeko Asti futbol zelaian egingo duen lan saioarako eta 25 urte azpiko Espainiar Estatuko Selekzio Autonomikoen VII Txapelketa jokatzeko.
Halaber, Amaia Elgezabal, Joana Flaviano, Andere Leguina, Nerea Perez, Garazi Unibaso eta Andrea Villegas jokalariak deitu ditu EFF-k Euskadiko 18 urte azpiko selekzioak urtarrilaren 17an, 16:00etan, Zarautzeko Asti Txiki futbol zelaian egingo duen lan saioarako eta 18 urte azpiko Espainiar Estatuko Selekzio Autonomikoen I Txapelketa jokatzeko.

